Samurtasun Tailerra


Zuretzako unea eta gunea.

Ezagutu Samurtasun Tailerra

Samurtasun Tailerra hazkuntza pertsonalerako gunea da. Sexualitatea, erotika eta maitatzeko artea esploratzen ditugu taldean.

Subjektu sexuatuak garela jabetzeko gonbidapena, sexualitatea ahalmen bat dela, balio bat, gure ongizaterako giltza; izaki eskaintzaileak garela eta samurtasunak ematen duela bestearekin elkartzeko bidea .

Norbere burua entzuteko, begiratzeko eta ikusteko gonbidapena. Entzuteko, begiratzeko eta ikusteko gonbidapena.

Norbere burua eta elkar zaintzeko gonbidapena.

Izateko gonbidapena.

Jakin nahi baduzu noiz eta non…

Informazio praktikoa

  • Formatua: Asteburu osoko tailerra
  • Iraupena: Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera arte
  • Taldea: 10 eta 20 pertsona artean
  • Adina: 18 urtetik aurrera
  • Baldintzak: Esperientzian parte hartzeko eta murgiltzeko gogoa izatea

Metodologia

  • Ingurune prestatua.
    Konfiantza, segurtasuna eta inor ez epaitzea sustatzen dituzten baldintzak sortzen ditugu. Pertsona bakoitzak, norbere erritmoan eta norbere biografiaren arabera, bere esplorazioa egin ahal izan dezan.
  • Bidelaguntza.
    Parte-hartzaile bakoitza eta bere prozesuak zaintzen eta laguntzen ditugu, gure esperientzian eta ezagutzan oinarrituta.
  • Laborategia.
    Hiru ardatz hauen inguruko ikerketa-prozesu pertsonala ahalbidetzen dugu: gorputza, plazera eta komunikazioa. Baikortasunetik lan eginez eta ongizaterantz zuzenduta, beti.
  • Bizipen-lanketa.
    Gorputzarekin, gorputz osoarekin, eta zentzumen guztiekin lan egiteko aukera irekitzen dugu: azalarekin, kontaktuarekin, begiradarekin, laztanekin, besarkadekin… sentsazio, sentimendu eta emozioetan murgilduz.
  • Jolasak eta dinamikak.
    Bakarkakoak dira batzuk, mugimenduaren, erlaxazioaren, esplorazioaren edo auto-masajearen bidez, geure gorputza eta geure plazera sentitu eta haietaz jabetzeko. Eta beste batzuk, partekatuak dira, non beste pertsona batekiko kontaktua, hurbiltasuna, intimitatea, elkartzea eta komunikazioa esploratzen ditugun: eskatu eta eskaini, eman eta jaso…
  • Solas-uneak.
    Bizitakoa taldearekin hitzaren bitartez partekatzeko uneak.

Xehetasun guztiak zaintzen


Laztan diren kantak, ipuinak, istorioak…
Poliki. Oso poliki.
Geldotasunaren gorazarrea.
Arreta, kontzientzia, presentzia.

Samurtasunaren Iparrorratza

Konpromisoak

Gure konpromisoak

Tailerreko bidelagunok konpromiso hauek hartzen ditugu:

  • Parte-hartzaile bakoitza eta bere prozesua zaintzea, laguntzea eta sostengatzea.
  • Sortzen diren beharren zerbitzura jartzea.

Parte-hartzaileen konpromisoak

Konfiantza eta zaintza gunea izan dadin, Tailerrean parte hartzeak hiru konpromiso dakartza:

  • Autozaintzarako konpromisoa.
    Zainduko naiz, nire ekintza, keinu eta hitz bakoitzaren ardura hartuz.
  • Taldearekiko zaintza konpromisoa.
    Nire autozaintza horretatik abiatuta, taldeko gainerako pertsonak eta haien prozesuak arretaz zainduko ditut.
  • Konfidentzialtasun konpromisoa.
    Beste parte-hartzaileek Tailerrean esaten edo egiten dutena ez du inork handik kanpo zabalduko. Honek bermatzen du parte-hartzaile bakoitzak bere zaurgarritasuna taldearekin partekatu ahal izatea, jakinik guztia Tailerrean sortutako gune intimoan geratuko dela.

Tailerrean dantzatzen den mugimendua

  • Lehenik nire barnerantz; eta nigandik zugana noa; zure bitartez oraindik sakonago irits naiteke nigana.
  • Neure burua begiratu eta ikusten dut, zu begiratu eta ikusi ahal izateko; eta zu ikusiz, zure ispiluan argiago ikusten dut neure burua.
  • Neure buruari ematen diot, eta hortik zuri ematen dizut; beraz, zuri ematea neure buruari eman diezaiokedan handiena da.

Samurtasun Tailerrari buruzko zalantzak dituzu?

Datozen Tailerrei buruzko informazioa jaso nahi baduzu

Zer diote Samurtasun Tailerretan parte hartu dutenek?