Sakontze-Tailerra:

Plazera


Plazerean bizi naizenean, hobeto sentitzen naiz.

Gonbidapena:

  • Ohartzea ez dagoela plazer handiago edo txikiagorik.
  • Egun bakoitzean, une bakoitzean, nire plazer gaitasuna desberdina dela ulertzea.
  • Helmugaz ahaztea, bideaz gozatu ahal izateko.
  • Esperientzia guztiak berriak direla gogoratzea, beti ikasteko zerbait dudala.
  • Plazerean bizi naizenean, hobeto sentitzen naizela ohartzea.
  • Letra larriz eta distiratsuz saltzen diguten PLAZERA alde batera uztea, letra xehez eta pluralean dauden plazerak deskubritzeko, nire plazerak, nireak, une honetakoak…
  • Zer gustatzen zaidan esploratzea; baita plazerean zerk mugatzen nauen deskubritzea: lotsek, pudoreek, aurreiritziek, barneratutako debekuek… Epaitu ordez, ni naizen hori guztia ere behatuz, onartuz eta besarkatuz.

Ibiltari, ez dago biderik,
bidea, ibiltzen egiten da.

Antonio Machado

Plazeraren tolesduretan

  • Sentitu. Neu naizena sentitu.
  • Sentsazioetan murgildu. Igo eta jaitsi, joan eta etorri, plazeraren tolesduretatik irristatu.
  • Jolastu. Nire zentzumen guztiekin, nire izate osoarekin.
  • Helmugarik eta xederik gabe. Presarik gabe, poliki. Pixkanaka, pausoz pauso.

Une bakoitza bizi eta dastatu, istant bakoitza, orainaldi bakoitza.
Oparia den orainaldia.