Sakontze-Tailerra:

Komunikazioa

Ni zuretzat garrantzitsua naiz, zu niretzat garrantzitsua zarelako.

Gu bion artean beti dago amildegi bat, eta komunikazioaren bidez soilik eraiki dezakegu amildegi horren bi aldeak elkartuko dituen zubia.

Gonbidapena:

  • Ahozko eta ez-ahozko komunikazioaren ñabardurak esploratzea.
  • Nik zer nahi dudan adierazten eta beste pertsonak zer nahi duen entzuten ikastea; eskatzen eta ematen, jasotzen eta eskaintzen, adosten; nahi ez dudan hori esaten eta nahi dudan hori eskatzen: zer eta nola.
  • Nire gozamenarekin gozatzea eta zure gozamenarekin ere gozatzea; zure gozamenak eta nireak bat nola egiten duten sentituz.
  • Nire zaurgarritasuna partekatzea.

Komunikatzea amankomunean jartzea da

Askotan ez dakigu partekatzen, ez dakigulako zer daukagun, edo hobe esanda, ez dakigulako zer garen. Beraz, zer garen deskubritu beharko dugu, eskaini ahal izateko, amankomunean jarri ahal izateko. Nigan dagoen altxorra deskubritu beharko dut, zurekin partekatu ahal izateko.
Zurekin elkartzeko ez dut zertan aditua izan; soilik zurekin elkartzeko gogoa izan behar dut, elkartzera eskaintza-jarrerarekin joanez.
Zurekin elkartzeko ez dut aditua izan beharrik; zurekin elkartzeko gogoa izan behar dut soilik, elkartzera eskaintza-jarrerarekin joanez

……gure gorputzak ez daitezela muga izan,
bihur daitezela itsasertz.…

Emadazu babes-gau bat, zure magalean. Gaurko gaua, esaterako. Utz dezagun mundua kanpoan, ireki besoak, itxi itzazu nirekin barruan.

Jorge Drexler