Sakontze-Tailerra:

Gorputza

Nik ez dut gorputzik,
ni gorputza naiz.

Gonbidapena:

  • Nire gorputza ber-ezagutu, esploratu eta des-kubritzea
  • Gorputza balioestea eta gozatzea.
  • Nire gorputza begiratu eta ikustea; hau da, neu naizena begiratu eta ikustea.
  • Begiak ixtea egin ohi ditugun epaitzeak itzaltzeko eta horrela nire gorputzaren edertasuna eta handitasuna sentitu ahal izateko (eta horrela, begiak itxita, benetan ikusi ahal izateko). Eta gero begiak irekitzea, begiek pixkanaka benetako edertasuna ikusten ber-ikasteko.
  • Gorputza deskribatzea epaitu eta zigortu gabe.
  • Gorputzarekin berradiskidetzea eta ulertzea batzuetan nire etsairik handiena dela uste dudana, benetan, nire aliaturik onena dela: nire gorputza, ni naizena.

Gorputza sentitzea eta habitatzea…

  • Zentzumen guztiekin sentitzea: barnekoekin zein kanpokoekin.
  • Xuxurlatzen didana entzutea, esaten didanari kasu egitea.
  • Gorputzeko atal bakoitza eta gorputzean marraztutako bizi-aztarna bakoitza eskertzea eta ohoratzea.
  • Nire gorputza habitatzea.

…ni nire gorputza naizelako

Nik ez dut gorputzik: gorputza naiz. Mundua hautematen dudanean, nire gorputza da mundua hautematen duena. Adierazten naizenean, nire gorputza da adierazten dena. Komunikatzen naizenean, nire gorputza da beste gorputzekin komunikatzen dena. Gozatzen dudanean, nire gorputza da gozatzen duena.
Ni, nire gorputza naizelako.
Ni, naizen gorputza naiz.


Elizak dio: gorputza erru bat da. Zientziak dio: gorputza makina bat da. Publizitateak dio: gorputza negozio bat da.
Gorputzak dio: Ni festa bat naiz.

Eduardo Galeano

Dena gorputzean gertatzen da.
Ni naizen gorputz honetan.
Sexualitatea gorpuzten den, haragitzen den sexudun gorputz honetan.