Ohiko
galderak

Zer

Autoezagutza eta hazkuntza pertsonalerako proposamena da, non sexualitatea, erotika eta maitatzeko artea esploratzen diren, taldean, horretarako prestatutako eta lagundutako giro batean.

Ez. Ez dugu teknikarik irakasten, ezta errezetarik ematen ere.

Ez. Parte-hartzaile batzuk Tailerrean egindako lana terapeutikoa izan dela adierazten duten arren, ez da terapia-gunea; hazkunde pertsonalerako, autokontzientziarako eta garapenerako espazioa baizik.

Norentzat

Samurtasunaren itsasoetan murgildu nahi duen edozein pertsona helduri zuzenduta dago, adina, sexu-identitatea, desiraren orientazioa, berezitasunak, gaitasunak zein desgaitasunak, biografia… edozein izanik ere.

Ez. Parte hartzeko, eta samurtasunetik nahiz zaintzatik abiatuta, esperientzian murgiltzeko gogoa izatea besterik ez da behar.

Ez. Ez da bikoteentzako tailerra. Proposamena erotikaren alorrean hazkunde pertsonalerako lana egiteko diseinatuta dago, eta lan hori ezin da bikotekidearekin batera egin. Hala ere, Tailerrean bikotearen zaintzarako eta lantzerako balio handiko tresnak garatzen ditugu.
Norbaitek bere bikotekidearekin samurtasunaren kodeetan lan egin nahiko balu, María Díaz Crujerak eskaintzen duen Cultivando el arte de amar izeneko bikoteko hazkunde erotikorako tailerra gomendatzen dugu.

Tailerraren diseinuak parte-hartzaile bakoitzaren beharrak, aukerak eta erritmoak kontuan hartuta lana egokitzea ahalbidetzen du. 20 urte baino gehiagoko ibilbide honetan zailtasun motorrak zituzten pertsonak, entzumen-zailtasunak zituztenak, paraplegia edo tetraplegia zutenak, baita neurodibergentziak zituzten pertsonak ere izan ditugu.
Samurtasunarekin egiten dugun lanean, aniztasuna ez da muga bat, balio eta aberastasun bat baizik. Behar espezifikoren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan aldez aurretik, baldintzarik onenak bermatu ahal izateko.

Bai, zure burua zaindu eta besteak zaintzeko gogoa baduzu.
Bai, zeure buruari zure sexualitatea eta elkartzerako zure gaitasuna esploratzeko aukera eman nahi badiozu.
Bai, proposamen kolektibo batean murgildu nahi baduzu, helbururik eta betebeharrik gabe, norberak bere bidaia propioa duelako, bakarra eta gainerako pertsonen bidaiekiko desberdina.
Bai, izan ahal nahi baduzu, ezer frogatu edo itxurakeriarik egin gabe.
Bai, zure buruari gune eta une bat oparitu nahi badiozu, non zaurgarritasunak ongi etorriak diren eta mimoz eta maitasunez zaindu eta laguntzen diren.

Nola

Talde txikiak izan ohi dira, 10 eta 20 partaide artean, hurbiltasuna eta laguntza egokia errazteko.

Tailerrak asteburu oso batean egiten dira, ostiral arratsaldetik igande arratsaldera.

Gaur egun tailerrak La Semillan (Bolonia, Cádiz), Sortetxean (Gaintza, Nafarroa) eta Casa El Pradon (Camarenilla, Toledo) egiten ditugu. Egoitza bakoitzari buruzko informazioa nahi baduzu, egin klik hemen.

Bai. Tailerrak egoitza-formatuan egiten dira, ostatua eta janaria barne direla.

Tailer bakoitzaren tokiko antolakuntzaren helbide elektronikora idatziz; helbide hori Datozen Tailerrak orrian aurkituko duzu.

Arropa erosoa, pareo edo manta bat, ur-botila bat eta zaintzarako eta ongi izateko jarrera.

Zaintzen

Edozein unean gelditu zaitezke, egiten ari den dinamika utzi, gelatik irten eta, beharrezkoa bada, Tailerra bera ere utzi Eta, batez ere, une oro Tailerra errazten dugunon laguntza izango duzu, behar duzun guztirako.
Gure proposamenaren oinarria, hain zuzen ere, uneoro zeure burua entzun eta zaintzea da. Zure iparrorratza zureganatuz: ni naiz garrantzitsuena, ez dut egin nahi ez dudan ezer egingo, eta ez diot egiteari utziko egin nahi dudan ezer.

Ez, inoiz ez. Hau autoezagutzarako eta hazkunde pertsonalerako espazioa da, ez esposiziorako eta erakustalditarako.

Beste galdera batzuk

Ez. Samurtasun Tailerra Olatz Marcos eta Aingeru Mayorrek sortu eta laguntzen dugun formatua da.
Izen hori erabiltzen duen beste edozein ekimen kopia bat litzateke Samurtasun Tailerrarekin inolako loturarik ez duena, eta, jakina, haren erantzule egiten ez garena.

Zure galdera ez dago hemen

Idatziguzu eta erantzungo dizugu:
info@tallerdeternura.com