Gure historia

Samurtasun Tailerra Olatz Marcos eta Aingeru Mayoren sorkuntza da.

Jatorria Sustraia Sexologia Eskolan izan genuen formakuntzan du eta, batez ere, Carlos Menéndezekin egindako bizipen-lanketan, bai Sustraian baita berak gidatzen zituen hazkuntza pertsonaleko mintegietan ere.

Ikasketa haiek gure sexualitatea ez ezik, bizitza bizitzeko modua eraldatzen lagundu ziguten. Hala, beste pertsona batzuekin partekatzeko gogoak Samurtasun Tailerra sortzera bideratu gintuen.

Gure historia

  • 2001ean, Carlosen heriotzaren aurretik, Samurtasun Tailerra. Zure sexualitaterantz hurbilpen bat” izendatu genuen proposamena irudikatzen hasi ginen.
  • 2003an, lehen Samurtasun Tailerra egin genuen, hiru ordukoa besterik ez. Gure proiektuari emeki izena jarri genion, eta eskaintzen genuen lan horrek nola funtzionatzen zuen behatuz, tailerra osatzen hasi ginen.
  • 2008an, asteburuko tailer formatua finkatu genuen (larunbata eta igandea).
  • 2010ean, Sakontze-Tailerrak abiatu genituen.
  • 2013an, gaur egungo formatua finkatu genuen: ostiraletik igandera lan intentsiboko asteburu osoko tailerra.
  • 2015ean, lehen Tailer Monografikoa antolatu genuen.
  • 2025ean, lehen aldiz Integrazio-Tailerra: Iparrorratza eskaini genuen, gure gaur egungo proposamena osatzen duena, Samurtasunaren Bidaiari forma emanez.

20 urte baino gehiagoko bidea…

2003tik lagundu ditugu:

  • 90 Samurtasun Tailer baino gehiago, 1100 partaide baino gehiagorekin
  • 30 Sakontze-Tailer baino gehiago
  • Integrazio-Tailer 1
  • 9 Tailer Monografiko

Hauxe da nire iraultza: nire odola maitasunez bete eta, lehertzen banaiz,
haizean barreiatu dadila
barruan daramadan maitasuna.

4 pesos de propina

…ikasten eta hazten

Carlos Menéndezengandik jasotako lanetik abiatuta, gure proposamena beste hainbat iturri eta erreferentziekin doitu eta aberastu dugu:

  • Efigenio Amezúaren marko sexologikoa.
  • Carl Rogers eta Erich Frommen psikologia humanista.
  • Vega Martín eta Miguel Castroren heziketa sortzailea.
  • Rebeca Wilden heziketa ez zuzentzailea.
  • Antonio Guijarroren entzute aktiboa.
  • Gure bi alaben hazkuntzan baliagarri
    izan zitzaizkigun errespetuzko akonpainamenduari buruzko erreferentzia asko.
  • Azken urteetan, María Díaz Crujera sexologoarekin partekatutako hausnarketa eta elkarrekiko gainbegiratze lana bereziki aberasgarria izan da.

Hori guztia gure esperientzia propioaren eta gure bizitza prozesuen galbahetik igarota.
Eta agian baliotsuena: gure tailerretan parte hartu duten 1100 pertsona baino gehiagorengandik eta euren bidaietatik ikasi duguna.