Integrazio-Tailerra:

Iparrorratza

Bizitakoa ospatu eta ibiltzen jarraitu.

Bizitakoa aitortu eta ospatu


Hona iristen direnek dagoeneko hiru Sakontze-Tailerrak egin dituzte, itsasoak nabigatu dituzte, bideak zeharkatu, barne-paisaiak aurkitu, zubiak gurutzatu, hizkuntza berriak ikasi…

Tailer hau begiratoki bat da, bertatik atzera begiratuz egindako bidea aitortzeko eta, aldi berean, etortzeko dagoen horretara irekitzeko. Integratzeko unea da. Ikasitakoa barneratzeko.

Baita ospatzeko ere.

Ez da helmuga puntua, talaia baizik. Ziklo itxiera bat, beste baten hasiera iragartzen duena aldi berean.

Hemen ez dago diplomarik, ez titulurik, bidaia batean egotearen ziurtasuna baizik: bizitzaren bidaia, zeure bizitzaren bidaia.


Zenbat eta maitasun handiagoa eman, orduan eta hobeto sentitzen zara.

Kase O

Iparrorratza doitu

Samurtasunaren Iparrorratza eguneroko bizitzara eraman ondoren, zalantzak, zailtasunak, itzalak, korapiloak eta buruhausteak sor daitezke.

Tailer honek espazio bat eskaintzen du:

  • Iparrorratzaren ulermen eta erabilerari dagozkion zalantzak eta ziurgabetasunak argitzeko.
  • Iparrorratzeko hiru jarraibideetako bakoitza zehatzago lantzeko.
  • Norberaren iparrorratza fintzeko.